XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hiztegien tamaina handitu ahala nolabaiteko askatasuna, fisikoa baino ez bazen ere, lortu zuten arren, lotura hori buruan zuten, inolako ezpairik gabe, gramatika eta hiztegigileek duela ez gehiegi arte 54 Cf. honetaz, J.A. Lakarraren tesia (Gasteiz, 1994). Han zabalago ukitzen duen kontu hau, jadanik Larramendi dela eta erabili zuen Larramendiren hiztegigintzaren inguruan (ASJU 1985-1) lanean, batez ere 41-45..

Kontu zehatzagoetara joaz, ez da ahaztu behar Lardizabal honetan gramatika-hiztegigile euskal tradizio zegoenekoz luze xamar baten partaidetzat azaltzen zaigula: Larramendi, Mogel (gramatikari buruzko berriak egiazkoak balira), Añibarro, Zabala... eta Iturriaga, Iparraldekoak aipatu gabe.

Baina balegoke kasu honetan tradizioaz gaineko zertxobait oinarrian: damurik, ikerketaren egoerak aske dabiltzan xehetasun zenbaiten loturaz atera daitekeen zirriborroa egitea besterik ez digu uzten, hipotesi, zalantza eta ikerbide zenbait azaleratuaz.

Honela uler bedi, eta ez inondik ere azken hitzat, ondoren datorrena, bada.

Gure ustez, Aldundiaren enkargua, Iturriagak harrotu zuen giroaren ume da eta zuzenean edo zeharka haren egitasmoaren jarraipen zuzena, Aldundiak, hau hil ondoren, bere gain nola edo zergatik hartu zuen ilunpetan geratzen bazaigu ere oraingoz.

Ikusita dugu dagoenekoz Iturriaga Aldundiaren euskal arazoetan aholkulari gisa;

bera zen, inolako dudarik gabe, mila zortzireun da hogeitamar-berrogeietako hamarkadetan, bada, hurrengo hamarkada erdira arte Lardizabali egotzi zioten kargua bere zuena, eta bada honetan bermatzen gaituen xehetasun gehiago:

Jakina denez 55 Edo beharko lukeenez, J.I. Lasa Iturriaga, adelantado de las artes pedagógicas sobre el vascuence BAP XXI (1965), 185-196ko artikuluaz geroztik, baina ez da falta informea Iturriagari gogoak eman zion egitetzat jotzen duenik., 1830ean Arrasaten bildutako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Aldundiaren Komisio Laguntzaile bat eratzea erabaki zuen, bere gain industriari, komertzioari eta euskarari bizitasuna (...)